Haur-eskola

This post is also available in: Español (Spanish)

Handitzen Handitzen 0-3 urte arteko haurrentzako haur eskola da. Esperimentazio aktiboaren bidez haurrek euren konpetentziak garatuko dituzte. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako haur eskola da.

GURE ESPAZIOAK

KATUKARIAK

Gune hau, giro segurua duen lekua da, non haurrak erespetuz eta goxotasunez tratatzen diren.Haurraren garapena kontuan izanik aukeratu dira bertako materialak, bakoitza dagoen unea kontuan hartuta.Adin hontako hauren beharrak ezberdinak direnez, zonalde ezberdinak daude prestatuak.

Pikler pedagogiari garrantzi handia ematen diogu haurraren bizitzako etapa honetan batez ere. Pikler pedagogiak 2 pilare nagusi ditu, apegoaren beharra eta autonomía beharra. Hau da, alde batetik haurren bidelagun den pertsonekin eraikitako lotura afektibo egonkorra izatea honi segurtasuna emateko eta beraien garapenean zentratzeko. Eta bestetik, bidelagunaren esku-hartze eza haurraren psikomotrizitate garapenean beraien autonomía, konpetentziak eta autokonfidantza sustatzeko.

Pedagogía honen 3 oinarriak jarraitzen ditugu:

1_ Jarduera autonomoa eta mugimendu askea.

2_Kalitatezko zaintzak

3_Osasun fisikoa eta jolasa.

Bidelagunaren papera oso garrantzitsua da. Segurtasuna, goxotasuna eta errespetua eskeiniko dizkion persona izango da. Maitasunez beharrak asetzen lagunduko dion persona hain zuzen.

IBILTARIAK

Gune honetako adin tartea, haurrak modu autonomoan ibiltzen hasten direnetik 3 urterartekoa da. Esploraziora eta autonomiara bultzatuko duen espazioa da. Jolasa eta jarduera askean aritzeko eraikitako gunea. Haurren garapenerako egokiak diren materialak daude, non beraien garapen autonomoa sustatu eta errespetatzen den.

Maria Montessoriren pedagogiari emango diogu garrantzi handia. Bertan prestatutako giroa egongo da. Leku bat non altzari zein objetu guztiak, gehienak material naturalekin eginikoak, haurrarentzat eta honen gaitasunei begiratuz prestatutakoa. Honen helburua, helduaren esku hartzerik gabe erabiltzea izango da.Montessoriren “lagundu nazazu nire kabuz egiten” esaldiak dion bezala.

Naturari garrantzia ematen diogunez Waldorf pedagogia aipatu behar dugu. Bertako jostailuak naturari, lurrari eta honen elementuei buruzko esperientziak sortzera zuzendurik baitaude. Hau da, bizipenak sortu behar dizkio haurrari ondoren hauek kontzeptuekin erlaziona ditzan eta gaitasun intelektualak garatu ditzan.

Reggio Emilia filosofia kontuan hartzen da Handitzen Handitzen haur-eskolan. Honi, harriduraren pedagogía deitzen zaio, haurrek esperimentazio bidez ikasten dutelako eta harridura eta emoziorik (dibertsio) gabe ezin da ikasketarik eman. Horregatik badugu gela bat beti irekia eta prest dagoena esperimentaziorako.

Haurra gizaki osoa da, adimena, sentimenduak eta beharrak ditu, interes propioak eta ikasteko grina, esploratzeko eta esperimentatzeko gogoa. Bertako bidelagunek behaketa sakonak eta atxikimendu seguruaren ostean, haurrentzat egokiak diren proposamenak eskainiko dizkio, giroa zainduko du. Haurrak duen potentzialtasun guztia loratzeko baldintza egokiak eskeiniko dizkio une oro.

PSIKOMOTRIZITATE GELA

Psikomotrizitate lodia landuko den gela. Psikomotrizitate lodia hankak, besoak eta burua bezalako gorputzeko atalak mugituz, mugimendu handiak burutzeko gorputzak duen gaitasun eta trebetasuna da.

Psikomotrizitate onurak:

· Denbora eta espazioaren perzepzioaren garapena.

· Sinbolizazioaren garapena.

· Idatz-irakurketaren ikaskuntza.

Psikomotrizitate gelako helburuak:

· Gorputzaren ezagutza.

· Oreka lortzea.

· Gorputz eskemaren antolaketa.

· Espazioaren orientazioa

· Espazio-denbora estrukturazio egokia.

ESPERIMENTAZIO GELA

Haurrek esperimentatu ahal izateko prest edukiko duten espazioa.

Haurrek eskura duten guztiarekin esperimentatzen dute. I

nguratzen duten mundua ezagutzea da honen helburua.

Adin hauetan espazio eskema lortu eta kognitiboki garatzeko estimulu batzuk behar dituzte. 

Zentzumen guztieen bidez egiten dute munduarekin lotura haurrek, eta lotura hori ukituz, begiratuz, entzumenaren bidez, usainduz, dastatuz, etab egiten dute. 

Era manipulatiboan ezagutzen dute mundua eta horretarako gela hau beti prest egongo da eta aldakorra izango da haurren beharren arabera.

LOGELA

Lo beharra haurraren arabera ezberdina denez, hauek errespetatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Gela lasai bat dugu deskantsurako aproposa.

Etxean bezala goxo eta lasai lokartuko dira, bakoitzak behar duenarekin; txupetea, zapia, panpina, besoetan edota haur eramailean lokartuz.

Oheak lurrean izango dituzte lotarako garaian ere autonomia lortzen delako.

JANGELA, JANARIA BAINA GEHIAGO…

Haur eskolako jangela hezkuntza espazio bezela ulertzeak, bazkarietan gertatzen dena ulertu eta lantzeko aukera ematen du.

Jateko unea ez da fisikoki soilik elikatzeko unea, ez da gosea asetzeko lekua bakarrik, bizitza praktikoa, autonomía, autoestima, gaitasun sozialak, osasuna, etab lortzeko une bezela ulertzen dugu.

Haurrak eta helduak elkarrekin familia giroan bazkaltzen dugu, haur eskolakoek familia bat osatzen dugulako.